PROGRAMAREN HELBURUA
Programaren helburua da EIKTak barne-prozesuetan eta bezeroekiko, hornitzaileekiko, administrazioekiko eta enpresekiko harreman-prozesuetan sartzen laguntzea, haien lehiakortasuna hobetzeko.
SPRI Sarrera
Aurten, berriz ere, SPRIk Industria Digitaleko Laguntzen Programa abiarazi du; Telenor Comunicacionesetik laguntza horiei buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu, zuen enpresan ez dezazuen aukera hori pasatzen utzi zuen proiektuak gauzatzean.
Programaren helburua da EIKTak barne-prozesuetan eta bezeroekiko, hornitzaileekiko, administrazioekiko eta enpresekiko harreman-prozesuetan sartzen laguntzea, haien lehiakortasuna hobetzeko.
SPRI Sarrera
ONURADUNAK |
|
| Enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisiko eta juridikoek eskuratu ahal izango dituzte programa honek arautzen dituen laguntzak, baldin eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak gauzatzeko proiektuak aurkezten badituzte eta baldintzak betetzen badituzte | |
ZENBATEKOAK |
|
| Proiektuari lotutako aholkularitza-ingeniaritzako, hardwareko eta softwareko gastuei laguntzeko, enpresa onuradun bakoitzak gehienez ere 23.000 euroko dirulaguntza jasoko du urtean, ekitaldian zehar diruz lagundu daitezkeen jarduera bat edo gehiago egiteko. Guztira, 6.100.000 euro. Diruz lagun daitekeen kontzeptu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza, 23.000 euroko gehieneko dirulaguntzaren barruan, honako hau izango da:
Nolanahi ere, aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuak diruz lagundu daitekeen proiektuaren oinarriaren % 50 izango dira gutxienez.
En todo caso, los gastos de consultoría y/o ingeniería supondrán como mínimo el 50 % de la base subvencionable del proyecto. |
|
EPEAK |
|
| 2024ko martxoaren 6an hasten da, eta aurkezteko azken eguna 2024ko azaroaren 4ko 15:00ak dira. |
Diruz lagun daitezkeen jardueratzat hartuko dira EIKTak ezartzeko proiektu hauek edo EIKTak ebaluatzeko eta hautatzeko diagnostiko-proiektu hauek:
ETE eta enpresa handientzat:
Sentsorika, makinak monitorizatzeko plataformak, SCADA, serbitizazioa, ekoizpen-prozesuen automatizazioa, Bigdata eta blockchain.
Errealitate birtuala, areagotua eta mistoa eta ikusmen artifiziala.
Biki digitalak: industria-prozesu konplexuak simulatzea, gaitasun fisikoak eta birtualak konbinatuta.
Energia-efizientzia eta deskarbonizazioa kudeatzeko tresnak.
Biltegia kudeatzeko sistemak.
Merkataritza elektronikoko sistemak: erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak. Merkataritza elektronikoko sistema horiek entitate onuradunaren informazio-sistemekin integratuta egon beharko dute (Administrazioa, - ERP - Enterprise Resourse Planning-). Era berean, aholkularitza-proiektuak lagunduko dira, enpresa merkataritza-plataformetan sartzeko.
Instalazioko ekoizpena hobetu edo automatizatuko duten eta egoeraren analisia eta erabakiak hartzea erraztuko duten EIKTak sartzeko proiektuak, aurreko apartatuetan jaso ez direnak.
Business Intelligence-ren txostenak bistaratzeko sistemak ezartzea eta sistema horiek datu-iturri desberdinekin integratzeko beharrezkoak diren lanak egitea.
«Datuak epe luzera babesteko zerbitzuak» ezartzea, bat etorriz eIDAS2 (electronic IDentification, Authentication and trust Services) Europako Erregelamenduaren TS 119 511 (2019/06) eta TS 119 512 (2020/01) estandarrekin.
ETE-entzat bakarrik:
Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, adibidez: ERPak, hornikuntza-katearen kudeaketa logistikoa SCM (Supply Chain Management), mantentze-lan prebentiboa, mantentze-lanetarako laguntza teknikoa kudeatzeko sistemak (LTZ), administrazio- eta kudeaketa-prozesuen automatizazioa.
Produktuaren bizi-zikloa kudeatzea (besteak beste, aplikazio hauek ezartzea: CAM CAE, PDM edo DMF).
CRM (Customer Relationship Management) proiektuak ezartzea entitate onuradunean.
TELENOR COMUNICACIONES, S.L.
Cº Portuetxe 53B - 1º - Ofic. 113
20018 DONOSTIA (GIPUZKOA)
Tel.: 943 310 367
SPRIren Zibersegurtasun Industrialerako 2026ko laguntza berriak
Gipuzkoa Digitala Diru-laguntzen Programa: Zibersegurtasuna 2026
FortiSwitch Rugerizados: Industria-ingurune zorrotzetarako switch-ak
FortiSwitch Data Center: erresilientzia eta eskalagarritasuna dentsitate handiko sareentzat
FortiSwitch Campus: errendimendua, kontrola eta kudeaketa aurreratua enpresa-sareetan
FortiSwitch Secure Access: segurtasuna, sinpletasuna eta enpresa-sareetako eskalagarritasuna