
Kit Digitala

Programa kudeatzeko, hiru motatako eragileek parte hartzea aurreikusten da: enpresa onuradunek, soluzio digitalak txertatzeko laguntza jasoko dutenek; agente digitalizatzaileek, kasuan kasuko zerbitzuak emango dituztenek edo soluzio digitalak instalatuko dituztenek; eta erakunde laguntzaileek, laguntza ematen duen organoaren izenean eta kontura.
Onuradunak «Bono digital» izeneko kobrantza-eskubidea duen laguntza erabili beharko du Acelera pyme plataforman jasotako programaren Digitalizazio-soluzioen Katalogo batean eskuragarri dauden digitalizazio-soluzio bat edo batzuk kontratatzeko, eta, horretarako, Digitalizazio-soluzioak emateko akordioak formalizatuko ditu atxikitako agente digitalekin.
