KOMUNIKAZIO BATERATUAK
Komunikazio Bateratuak izenaz ezagutzen da: "Telefonia-zerbitzuak, mezularitza bateratua (posta elektronikoa, ahotsa eta faxa), berehalako mezularitza korporatiboa, web-konferentzia eta erabiltzailearen eskuragarritasun-egoera, laguntzaileentzat eta azpiegitura administratzen eta mantentzen duten langileentzat esperientzia berritzaile bakar batean". Hau da, interfaze komun bat, komunikazio guztiak eta eskuragarritasun-egoera biltzen dituena.
Enpresak gero eta dinamikoagoak dira, langile gehiago bulegotik kanpo, bidaian, etxean edo sukurtsal edo bulego desberdinetan. Ingurune horietan, enpresek edozein ingurune edo lekutan komunikatu ahal izan behar dute langileen artean edo bezeroekin. Telenorren komunikazio bateratuen proiektuak garatzen laguntzen dizugu, zure enpresako komunikazio guztiak bizkortu ahal izateko.