
KOKAPENA ARAZO BAT DENEAN
Enpresetan hainbat arazo aurkitzen ditugu DPZen kokapenaren edo handitzeen aurrean, oro har horiek kokatzeko lekurik ez dagoelako edo espazioak egokitzeko obrak egin behar direlako. Inguratzaile fisikoaz gain, honako osagai hauek rack edo rack multzo bat guztiz hornitutako DataCenter trinko bihurtzen dute:
-
Rack sendoak eta malguak, zerbitzarien eta sareen teknologiarako bereziak.
-
Girotze-soluzio eraginkorrak hainbat exekuziotan eta potentzia-eskalatan.
-
TIrako korronte espezifikoaren banaketa.
-
CMC III sistemarekin sareetarako monitorizazio- eta segurtasun-soluzioak.
-
Suteak goiz detektatzeko eta automatikoki itzaltzeko sistema.
Telenorren, erabilgarritasun handiari garrantzia emanez egiten ditugu gure diseinuak, eta, beraz, irtenbideak ezartzen ditugu babes-zentro fisikoekin eta hodeian, bai eta Data Center trinkoekin ere, egokitu beharrik gabeko espazioak instalatzen baitira; izan ere, zerbitzu guztiak, klimatizazioa, suteak itzaltzea, sarbideak kontrolatzea eta abar rack-en barruan daude.