
SEGURTASUNA PRODUKZIO-INGURUNEAN
Industria-sareek bilakaera izan dute; gaur egungo ingurunean, TI eta OT ingurunearen arteko lerroa desagertu egin da. Bi munduen arteko lotura honek tradizionalki isolatuta egon diren sare industrialen arriskuekiko esposizio handiagoa dakar. Arrisku horiek ez dira informazioaren segurtasunekoak soilik, makinen eta ekoizpen-prozesuaren osotasuna ere arriskuan jar dezake eraso batek.
Telenorren, ekoizpen-inguruneen segurtasuna areagotzen dugu, ingurune horietarako segurtasun-geruza berri esklusibo bat ezarrita. Firewall industrialek, ingurune etsaitsuago horietarako ezaugarri fisiko egokiagoak izateaz gain, intrusioak edo segurtasun-akatsak detektatzeko aukera maximizatzen dute. Firewallak izango duen ingurunea aztertuko dugu, eta zure enpresarentzat irtenbiderik egokiena eskainiko dugu, zabalduen dauden industria-protokoloetarako (Modbus, RP-570, PROFIBUS) trafikoa segurtatzeko sinadurak instalatu eta konfiguratuz.