SPRI-ren Industria Digitala Languntzen Programa 2023

SPRI-ren Industria Digitala Languntzen Programa 2023 | Berriak | Telenor Comunicaciones Aurten, berriz ere, SPRIk Industria Digitaleko Laguntzen Programa abiarazi du; Telenor Comunicacionesetik laguntza horiei buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu, zuen enpresan ez dezazuen aukera hori pasatzen utzi zuen proiektuak gauzatzean.

PROGRAMAREN HELBURUA

Enpresa industrialek eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu-enpresek barne-prozesuetan eta bezeroekiko, hornitzaileekiko eta administrazioarekiko harremanen prozesuetan elektronikaren, informazioaren eta komunikazioen teknologiak (EIKTak) txerta ditzaten laguntzea da programaren helburua, enpresen lehiakortasuna hobetzeko xedez.

SPRI Sarrera

ONURADUNAK

Enpresa industrialek eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu-enpresek eskura ditzakete Programa honetan aurreikusitako laguntzak, baita Euskal Autonomia Erkidegoko talde industrialen eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu-taldeen enpresa nagusiek ere, betiere haien osotasunean ezaugarriak betetzen badituzte, haien egoera ekonomikoa kontuan izanda, eta dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak egiteko proiektuak aurkezten badituzte

Zenbatekoak. SPRI-ren Industria Digitala Laguntzak 2023

ZENBATEKOAK

Proiektuarekin lotutako aholkularitza-ingeniaritza, hardware eta software gastuak dituen eta diruz laguntzeko modukoa den jarduera bat edo gehiago egiteko, 18.000 euroko dirulaguntza emango da gehienez enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko. Guztira, 6.100.000 euro.

Epeak. SPRI-ren Industria Digitala Laguntzak 2023

EPEAK

2023ko martxoaren 14an hasiko da, eta 2023ko azaroaren 6ko 23:59tan izango da aurkezteko azken epea.

ONARTUTAKO JARDUERAK

EIKTak ezartzeko edo EIKTak aukeratzeko eta ebaluatzeko diagnostikoa egiteko honako proiektuak lagundu ahal izango dira diruz:

  1. Lainoan oinarritutako zerbitzuak: Enpresa barruko banakako Informazio Sistemak Cloud zerbitzuetara migratzeko proiektuak.

  2. Big data: Sentsorika, SCADA, zerbitizazioa, prozesuen automatizazioa, Big Data eta Blockchain.

  3. Errealitate birtuala: Errealitate birtuala, handitua, mistoa eta ikusmen artifiziala.

  4. Smart factory: Prozesu industrialen simulazioa, elkarrekin uztartuko direlarik gaitasun fisikoak eta birtualak.

  5. Fabrikazio gehigarria: Ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuak, laguntza emateko hasierako ideiatik eta diseinutik produkzioraino.

  6. Gamifikazioa: Aholkularitzako proiektuak, zeintzuen helburua baita jokoetatik ateratako teknikak aplikatzea erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta konprometitzeko.

  7. Merkataritza elektronikoa: Erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak, B2B proiektuak (Business to Business) edo B2C (Business-to-Consumer).

  8. Ekoizpena, analisia eta erabakiak hartzea: Produkzioa hobetu edo automatizatzen duten eta analisia garatzea eta erabakiak hartzea errazten duten proiektuak.

  9. Enpresa-kudeaketa sistemak: Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, adibidez: ERPak, Business Intelligence, SMC, Mantenimendu prebentiboa, Hornikuntza-katearen kudeaketa logistikoa.

  10. Life cycle: Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).

  11. Telelana: Tresna kolaboratiboak, enpresako sistema eta aktiboetarako urruneko sarbideak, negozioaren jarraipena.

Oinarri Arutzileak

TELENOR-rek LAGUNTZEN DIZU

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako ezaugarriak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu gure Cookie politikan

Cookie-ak konfiguratu Onartu cookie-ak