SPRI-ren Industria Digitala Languntzen Programa 2022

SPRI-ren Industria Digitala Languntzen Programa 2022 | Berriak | Telenor Comunicaciones Aurten, berriz ere, SPRIk Industria Digitaleko Laguntzen Programa abiarazi du; Telenor Comunicacionesetik laguntza horiei buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu, zuen enpresan ez dezazuen aukera hori pasatzen utzi zuen proiektuak gauzatzean.

PROGRAMAREN HELBURUA

Elektronikaren Teknologiak, Informazioa eta Komunikazioak gehitzen laguntzea industriako eta lotutako zerbitzuetako enpresetan produktu-prozesu industrialari lotutakoak, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.

SPRI Sarrera

ONURADUNAK

Enpresa industrialek eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu-enpresek eskura ditzakete Programa honetan aurreikusitako laguntzak, baita Euskal Autonomia Erkidegoko talde industrialen eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu-taldeen enpresa nagusiek ere, betiere haien osotasunean ezaugarriak betetzen badituzte, haien egoera ekonomikoa kontuan izanda, eta dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak egiteko proiektuak aurkezten badituzte.

Dinero

ZENBATEKOAK

Proiektuarekin lotutako aholkularitza-ingeniaritza, hardware eta software gastuak dituen eta diruz laguntzeko modukoa den jarduera bat edo gehiago egiteko, 18.000 euroko dirulaguntza emango da gehienez enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko. Guztira, 6.100.000 euro.

Fechas

EPEAK

2022eko otsailaren 25an hasiko da, eta 2022eko azaroaren 7ko 15:00tan izango da aurkezteko azken epea.

ONARTUTAKO JARDUERAK

EIKTak ezartzeko edo EIKTak aukeratzeko eta ebaluatzeko diagnostikoa egiteko honako proiektuak lagundu ahal izango dira diruz:

  1. Enpresaren barneko informazio-sistemak Cloud zerbitzuetara migratzeko proiektuak.

  2. Sentsorika, SCADA, serbitizazioa, produkzio-prozesuen automatizazioa, Bigdata eta blockchain.

  3. Errealitate birtuala, areagotua eta mistoa, eta ikusmen artifiziala.

  4. Smart Factory. Industria-prozesuen simulazioa, gaitasun fisikoak eta birtualak konbinatuta.

  5. Fabrikazio gehigarria: ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuak, hasierako ideiatik eta diseinutik ekoizpenera arteko prozesuan laguntzeko.

  6. Gamifikazioa. Erabiltzaileak fidelizatzeko, motibatzeko eta haien konpromisoa lortzeko, jokoetatik hartutako teknikak aplikatzea aurreikusten duten aholkularitza-proiektuak.

  7. Merkataritza elektronikoa: Erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak, B2B (Business to Business) edo B2C (Business-to-Consumer) proiektuak.

  8. Lantegian produkzioa automatizatuko edo hobetuko duten eta egoeraren analisia eta erabakiak hartzea erraztuko duten EIKTak txertatzeko proiektuak, aurreko ataletan jasota ez daudenak.

  9. Enpresaren kudeaketa aurreraturako sistemak, hala nola ERPak, Business Intelligence, SMC, prenbentziozko mantentze-lanak, hornidura-katearen kudeaketa logistikoa, administrazio- eta kudeaketa-prozesuen automatizazioa.

  10. Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM, CAE, PDM, DMF moduko aplikazioak ezartzea).

  11. Telelana: tresna kolaboratiboak, enpresako sistemetarako eta aktiboetarako urruneko sarbideak, negozioaren jarraitutasuna.

  12. “Epe luzean datuak gordetzeko zerbitzuak” ezartzea, Europako eIDAS (electronic IDentification, Authentication and trust Services) araudiko TS 119 511 (2019/06) eta TS 119 512 (2020/01) estandarren arabera.

Enpresa handien kasuan, ez dira diruz lagunduko 9., 10. eta 11. puntuetan deskribatutako jarduerak.

Orokorrean, hurrengo salbuespenak aurkituko ditugu:

  • Ez dira diruz lagunduko aurrez SPRIren programa baten barruan diruz lagundutako proiektuak eguneratzeko edo mantentzeko jarduerak. Laguntza-eskaera berria aurkezten den egunetik kontatzen hasita, aurreko 7 urteetan SPRIren laguntza jaso duten proiektuek berriro ere jaso dezakete programa honen laguntza, betiere ikuspuntu teknologikotik proiektuak jauzi kualitatiboa izango duela ziurtatzen badute.

  • Ez dira diruz lagunduko atal honetan deskribatzen diren eta erakunde onuradunaren beraren katalogoaren barruan dauden produktuak/zerbitzuak, «serbitizazioarekin» zerikusia duten proiektuak salbu.

  • Inola ere ez da diruz lagunduko Europar Batasuneko kide diren beste herrialde batzuetara edo hirugarren herrialdeetara esportatzea; eta, ondorioz, Programa honen testuinguruan diruz lagundutako dirulaguntzek ezingo dute zuzenean lotuta egon esportatutako kantitateekin, banaketa-sare bat martxan jarri eta ustiatzearekin, edo esportazio-jarduerarekin lotutako beste ohiko gastu batzuekin.

  • Programa honen barruan emandako dirulaguntzek ezingo dute baldintzatu inportatutako produktuen ordez bertako produktuak erabiltzea.

Oinarri Arutzileak

TELENOR-rek LAGUNTZEN DIZU

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako ezaugarriak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu gure Cookie politikan

Cookie-ak konfiguratu Onartu cookie-ak