SPRI 2025 Renove Smart Industry laguntza programa

SPRI 2025 Renove Smart Industry laguntza programa | Berriak | Telenor Comunicaciones Aurten ere, SPRIk Renove Smart Industry Laguntza Programa abiarazi du; Telenor Komunikazioaketik laguntza horiei buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu, zuen enpresan zuen proiektuak gauzatzeko aukera hau pasatzen utz ez dezazuen.

PROGRAMAREN HELBURUA

Oinarri hauen xedea da makineria edo ekipamendu aurreratu berria (Hardware eta Softwarea) eskuratzeko inbertsioak sustatzeko laguntza-programa arautzea, EAEko industria-enpresetarako eta industriako produktu-prozesuari lotutako zerbitzuetarako, zehazki, Industria Adimentsuaren arloan teknologiak aplikatzera bideratuta dauden eta 4.0 Industria proiektuak ezartzen dituzten enpresa eta zerbitzuetarako.

SPRI Sarrera
Beneficiarios

ONURADUNAK

 

Deialdiaren xede diren dirulaguntzak eskatu ahalko dituzte industriakoak eta industriako produktu-prozesuari lotutako zerbitzuetakoak diren industriako enpresa txiki eta ertainak (ETEak) diren pertsona fisiko edo juridikoak, 4.0 Industriako proiektuak ezartzeko makineria edo ekipamendu aurreratua (Hardware eta Software) eskuratzeko proiektuak aurkezten dituztenak.

Baldin eta:

  1. ETEak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera – Aldizkari Ofiziala (DUE) 2003-05-20ko L 124 zk., 0036-0041. orr. Baldintza hori, hala badagokio, horretarako eginiko bisitaren bidez egiaztatu ahalko da.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentroa izatea.

  3. Altan emanda egotea Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafe industrialean.
Importes

ZENBATEKOAK

 

2025ean laguntzak emateko programa honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 8.000.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan beren-beregi ezarritako aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. Aurrekontu horiek EAEko 2025eko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.

Funts hauek mugatuak direnez, laguntzak eskatu eta ematea ahalik eta lasterren egitea nahi du programak; beraz, laguntzak adjudikatzeko, espedientea osorik dagoen unearen arabera egingo da, modu ordenatuan, eta ebazpen bidez ukatuko dira laguntzak, Programarako gehieneko zuzkidura gainditzen badute.

Programara bideratutako funtsak agortuz gero, Programa amaitu egingo da eta horren berri emango da SPRIren zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez eta webgunean (www.spri.eus) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aurrekontu-kreditua agortutakoan, ezingo da laguntza berririk eman, eta horregatik berariaz atzera botako dira aurkeztu bai, baina ebazteko dauden eskariak.

Plazos

EPEAK

 

2025ko ekainaren 10an hasten da, eta aurkezteko azken eguna 2025ko azaroaren 7ko 23:59ak dira.

ONARTUTAKO JARDUERAK

Diruz lagun daitezkeen jardueratzat hartuko dira:

  1. Makineria edo ekipamendu aurreratua (Hardware eta Software) eskuratzea, 4.0 Industriako proiektuak ezartzeko industria-enpresetan eta industria produktu-prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresetan, eta proiektu-prozesuari lotutako aholkularitza/ingeniaritza zerbitzuetan. Makineria edo ekipamendu aurreratu (Hardware eta Software) hori honako teknologia hauek txertatu edo erabiltzen dituzten proiektuak egiteko eskuratu beharko dira:

    1. Big Data eta Analitika aurreratuko teknikak txertatzen dituzten makineria edo ekipamendu aurreratua (Hardware eta Softwarea) erabiltzen dituzten Fabrikazio Aurreratuko proiektuak, industria-eremuen barruan hainbat iturritako «datuen bolumen handiak» prozesatu eta aztertzea ahalbidetuz, enpresa horien arlo eta prozesuei eragiten dieten jarrera-ereduak identifikatu (Business Intelligence, Data Mining edo antzekoak) edota aurreikusteko helburuarekin. Hala, erabaki-hartzea errazten da eta enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen da.

    2. Fabrikazio Gehigarrirako proiektuak, ekoizpen/fabrikazio malgua eta pieza eta forma geometriko pertsonalizatu berrietako hainbat material-moten (plastikoetatik metaletara arte) bidez eginikoa sustatzen dutenak, industriako sektore edo enpresa zehatz baten beharrak asetze aldera.

    3. Robotika Aurreratu eta Kolaboratiboko proiektuak, denbora errealean langileekin, beste robotekin eta baita makinekin ere lan egiten duten konektatutako robotak sartzen dituztenak. Hala, prozesuak hobetuko dira eta fabrikaren barruan produktibitatea areagotuko da.

    4. IIoT proiektuak (Industrial Internet of Things), fabrikaren barruko gailu eta makina guztien Interneterako konektibitatea sentsorizatu eta bermatzea ahalbidetzen dutenak, denbora errealean informazioa bildu eta trukatu ahal izateko, konektatutako gailu eta makinen erabilera- eta jarraipen-aukerak kontrolatu, automatizatu eta, neurri handi batean, biderkatzeko aukera emanez.

    5. Adimen Artifizialeko proiektuak, inguru-eremura bideratuak, non fabrikako makinak edo ekipamenduak modu autonomoan ikasi eta erabakiak hartzeko gai diren. Era berean, Machine Learning edo Deep Learning teknikak proiektu-mota horietan txertatuz, besteak beste, honako hau egin ahalko da: fabrikaren produktibitatearen ikuspegitik, jarrera edo egoera garrantzitsuak aurreikustea (adib.: makinen mantentze-lan prediktiboak); objektuak detektatzea; irudiak identifikatzea; edota jarraibideak ezagutzea. Hala, fabrikako aktibo eta prozesu guztiei buruzko ezagutza automatizatu eta hedatu ahalko da, enpresa zehatz baten erabaki-hartzean lagunduz.

    6. Sistema ziber-fisikoen proiektuak, fabrikan konputazio eta konektibitate aurreratuko gaitasunak dituzten osagai, objektu fisiko edo makinak txertatzen dituztenak. Hala, enpresa zehatz baten balio-katearen barnean objektu adimentsu bihurtuko dira.

    7. Errealitate Birtualeko proiektuak, simulatutako munduetan edo giro birtualetan egoera errealak irudikatzea ahalbidetzen dutenak.

    8. Errealitate Areagotuko proiektuak, erabiltze batek mundu erreala gailu teknologiko batez ikustea ahalbidetzen duten teknologiak txertatzen dituztenak, gailuak emandako informazio grafikoari esker. Hala, informazio erreal edo fisikoa informazio birtual gehigarriaren bidez areagotuko da.

    9. Biki Digitalen proiektuak (Digital Twins); hala, homologo errealaren jarrera simulatzen duen objektu edo sistema baten kopia birtuala sortuko da, monitorizatzeko, egoera zehatzetan objektu edo sistemaren jarrera aztertzeko eta horren eraginkortasuna hobetzeko. Hainbat abantaila ditu, besteak beste, produktuak garatu eta frogatzea, produktu fisiko batekin egitea baino merkeagoa eta eraginkorragoa baita. Gainera, eredu birtualaren kopia infinituak egin daitezke, eta hainbat egoeretan froga daiteke.

  2. Gastu hautagarria aldeek onetsitako eskaera edo kontratuaren (laguntzaren eskatzailea eta fabrikatzailea/hornitzailea) eta aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren gutxieneko % 10eko ordainketaren bidez egiaztatuko da.

  3. Egingo den 4.0 Industriaren proiektuak barne hartuko ditu aplikatu nahi diren makineria berria edo ekipamendu aurreratua (Hardware eta Softwarea), baita proiektuari lotutako aholkularitza/ingeniaritzako gastuak ere. Proiektuak gutxienez 50.000 euroko zenbatekoa (BEZik gabe) izan beharko du, eta erakunde eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren ekoizpen-prozesuari lotuta egon beharko du; era berean, enpresa onuradunaren EAEko jarduera-zentro batera hornitu eta bertan instalatu beharko da.

  4. Aholkularitza/ingeniaritzarako gastuek ezingo dute proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 gainditu. Aholkularitza/ingeniaritzarako gastuek proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 gainditzen badute, partida horretan doikuntza egingo da, proiektuaren aurrekontu osoaren % 25eko muga ezartzeko.

  5. Eskuratutako makineria berria edo ekipamendu aurreratua (Hardware eta Software) 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta abiarazi beharko da, eta, edozein kasutan, eskaera aurkeztu eta hurrengo 12 hilabetetan.

  6. Ez dute dirulaguntzarik jasoko artikulu honetan azalduta dauden eta erakunde onuradunaren katalogora biltzen diren produktu edo zerbitzuek.

TELENOR-rek LAGUNTZEN DIZU

JARRI HARREMANETAN GUREKIN

Icono - Email
Icono - Teléfono
Icono - Web

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako ezaugarriak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu gure Cookie politikan

Cookie-ak konfiguratu Onartu cookie-ak