SPRI 2024 Renove Smart Industry laguntza programa

SPRI 2024 Renove Smart Industry laguntza programa | Berriak | Telenor Comunicaciones Aurten ere, SPRIk Renove Smart Industry Laguntza Programa abiarazi du; Telenor Komunikazioaketik laguntza horiei buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu, zuen enpresan zuen proiektuak gauzatzeko aukera hau pasatzen utz ez dezazuen.

PROGRAMAREN HELBURUA

Oinarri hauen xedea da makineria eta/edo ekipamendu aurreratu berria (hardwarea eta softwarea) eskuratzeko inbertsioak sustatzeko laguntza-programa bat arautzea, EAEko industria-enpresetarako eta industriako produktu-prozesuari lotutako zerbitzuetarako; zehazki, Industria Adimentsuaren arloan teknologiak aplikatzera bideratuta dauden eta 4.0 industria-proiektuak ezartzen dituzten enpresa eta zerbitzuetarako.

Ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea)

Gailua edo gailu multzoa, M2M (Machine-to-Machine) nahiz M2H edo H2M (Machine-to-Human edo Human-to-Machine) motako prozesatzeko eta konektatzeko gaitasun aurreratuak eskaintzeko gai direnak, modu guztiz autonomoan, automatizatuan edo mendekoan (gizartearen esku-hartzea) funtzionatzeko ahalmena dutenak. Industria-eremuetan horrelako gailuak edo gailu multzoak txertatzeak/ezartzeak nabarmen lagunduko du eremu horien digitalizazioan. Hala, ekoizpen-prozesuen ikuspegitik, eremu guztiz konektatu, seguru eta automatizatuak izan ahalko dira.

Horretaz gain, ekipamendu aurreratutzat joko da gailu edo gailu multzo horien funtzionamenduari lotutako softwarea.

SPRI Sarrera
Beneficiarios

ONURADUNAK

 

Deialdiaren xede diren dirulaguntzak eskatu ahalko dituzte industriakoak eta industriako produktu-prozesuari lotutako zerbitzuetakoak diren industriako enpresa txiki eta ertainak (ETEak) diren pertsona fisiko edo juridikoek, 4.0 industria-proiektuak ezartzeko makina eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eskuratzeko proiektuak aurkezten dituztenek.

Baldintza hauek bete behar dituzte betiere:

  1. ETEak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera (Aldizkari Ofiziala (DUE) 2003-05-20ko L 124 zk., 0036-0041. or.). Baldintza hori, hala badagokio, horretarako eginiko bisitaren bidez egiaztatu ahalko da.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea.

  3. Alta emanda egotea Euskadiko jarduera ekonomikoen zergaren kasuan kasuko epigrafe industrialean.
Importes

ZENBATEKOAK

 

2024an laguntzak emateko programa honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 7.000.000 eurorenak dira, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan beren-beregi ezarritako aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. Aurrekontu horiek EAEko 2024ko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.

Plazos

EPEAK

 

2024ko maiatzaren 23an hasten da, eta aurkezteko azken eguna 2024ko azaroaren 8ko 23:59ak dira.

ONARTUTAKO JARDUERAK

Diruz lagundu daitezkeen jarduketatzat hartuko dira:

  1. Makineria eta/edo ekipamendu aurreratua eskuratzea (hardware eta softwarea) 4.0 industria-proiektuak ezartzeko industria-enpresetan eta industria produktu-prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresetan, eta proiektu-prozesuari lotutako aholkularitza/ingeniaritza zerbitzuetan. Makina eta/edo ekipamendu aurreratu hori (hardwarea eta softwarea) teknologia hauek txertatu edo erabiltzen dituzten proiektuak egiteko eskuratu beharko da:

    1. Big Data eta analitika aurreratuko teknikak txertatzen dituzten makina eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erabiltzen dituzten fabrikazio aurreratuko proiektuak, industria-eremuen barruan hainbat iturritako «datuen bolumen handiak» prozesatu eta aztertzea ahalbidetzen dutenak, enpresa horien arlo eta prozesuei eragiten dieten jarrera-ereduak identifikatu (Business Intelligence, Data Mining edo antzekoak) edota aurreikusteko helburuarekin. Hala, erabakiak hartzea errazten da eta enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen da.

    2. Fabrikazio gehigarrirako proiektuak, ekoizpen/fabrikazio malgua eta pieza eta forma geometriko pertsonalizatu berrietako hainbat material-motaren bidez (plastikoetatik metaletaraino) eginikoa sustatzen dutenak industriako sektore edo enpresa zehatz baten beharrak asetze aldera.

    3. Robotika aurreratu eta kolaboratiboko proiektuak, denbora errealean langileekin, beste robot batzuekin eta baita makinekin ere lan egiten duten konektatutako robotak sartzen dituztenak. Hala, prozesuak hobetuko dira eta fabrikaren barruan produktibitatea areagotuko da.

    4. IIoT proiektuak (Industrial Internet of Things), fabrikaren barruko gailu eta makina guztien Interneterako konektibitatea sentsorizatu eta bermatzea ahalbidetzen dutenak, denbora errealean informazioa bildu eta trukatu ahal izateko, konektatutako gailu eta makinen erabilera- eta jarraipen-aukerak kontrolatu, automatizatu eta, neurri handi batean, biderkatzeko aukera emanez.

    5. Adimen artifizialeko proiektuak, inguru-eremura bideratuak, non fabrikako makinak eta/edo ekipamenduak modu autonomoan ikasi eta erabakiak hartzeko gai diren. Era berean, Machine Learning edo Deep Learning teknikak proiektu-mota horietan txertatuz, besteak beste, honako hau egin ahalko da: fabrikaren produktibitatearen ikuspegitik, jarrera edo egoera garrantzitsuak aurreikustea (adib.: makinen mantentze-lan prediktiboak); objektuak detektatzea; irudiak identifikatzea; edota jarraibideak ezagutzea. Hala, fabrikako aktibo eta prozesu guztiei buruzko ezagutza automatizatu eta hedatu ahalko da, eta enpresa zehatzei erabakiak hartzen lagundu.

    6. Sistema ziber-fisikoen proiektuak, fabrikan konputazio eta konektibitate aurreratuko gaitasunak dituzten osagai, objektu fisiko edo makinak txertatzen dituztenak. Hala, enpresa zehatz baten balio-katearen barnean objektu adimentsu bihurtuko dira.

    7. Errealitate birtualeko proiektuak, simulatutako munduetan edo giro birtualetan egoera errealak irudikatzea ahalbidetzen dutenak.

    8. Errealitate areagotuko proiektuak, erabiltzaileak mundu erreala gailu teknologiko batez ikustea ahalbidetzen duten teknologiak txertatzen dituztenak gailuak emandako informazio grafikoari esker. Hala, informazio erreal edo fisikoa informazio birtual gehigarriaren bidez areagotuko da.

    9. Biki digitalen proiektuak (Digital Twins); hala, homologo errealaren jarrera simulatzen duen objektu edo sistema baten kopia birtuala sortuko da, monitorizatzeko, egoera zehatzetan objektu edo sistemaren jarrera aztertzeko eta horren eraginkortasuna hobetzeko. Hainbat abantaila ditu; besteak beste, produktuak garatu eta frogatzea, produktu fisiko batekin egitea baino merkeagoa eta eraginkorragoa baita. Gainera, eredu birtualaren kopia infinituak egin daitezke, eta hainbat egoeratan probatu daiteke.

  2. Gastu hautagarria aldeek (laguntzaren eskatzailea eta fabrikatzailea/hornitzailea) onetsitako eskaera edo kontratuaren eta aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren gutxieneko % 10eko ordainketaren bidez egiaztatu behar da.

  3. Egingo den 4.0 Industriaren proiektuak barne hartuko ditu aplikatu nahi diren makina berriak eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea), baita proiektuari lotutako aholkularitza/ingeniaritzako gastuak ere. Proiektuak gutxienez 50.000 euroko zenbatekoa izan beharko du (BEZa kanpo), eta entitate eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren ekoizpen prozesuari lotuta egon beharko du; era berean, enpresa onuradunaren EAEko jarduera-zentro bat hornitu beharko du eta han instalatu beharko da.

  4. Aholkularitza/ingeniaritzako gastuek ezingo dute gainditu proiektuaren aurrekontu osoaren % 25. Aholkularitza/ingeniaritzako gastuek proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 gainditzen badute, partida horretan doikuntza egingo da, proiektuaren aurrekontu osoaren % 25eko muga ezartzeko.

  5. Eskuratutako makina berriak eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta abiarazi beharko da, eta, edozein kasutan, eskaera aurkeztu eta hurrengo 12 hilabeteetan.

  6. Ez dute dirulaguntzarik jasoko artikulu honetan azalduta dauden eta entitate onuradunaren katalogora biltzen diren produktu edo zerbitzuek.

TELENOR-rek LAGUNTZEN DIZU

JARRI HARREMANETAN GUREKIN

Icono - Email
Icono - Teléfono
Icono - Web

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako ezaugarriak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu gure Cookie politikan

Cookie-ak konfiguratu Onartu cookie-ak