SPRI-ren Industria Zibersegurtasunerako laguntzen programa 2023

SPRI-ren Industria Zibersegurtasunerako laguntzen programa 2023 | Berriak | Telenor Comunicaciones Aurten, berriz ere, SPRIk Zibersegurtasun Industrialeko Laguntzen Programa abiarazi du; Telenor Comunicacionesetik laguntza horiei buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu, zuen enpresan ez dezazuen aukera hori pasatzen utzi zuen zibersegurtasun-proiektuak gauzatzean.

PROGRAMAREN HELBURUA

Zibersegurtasun Industriala bultzatzea, bereziki enpresen zibersegurtasun-maila nabarmen handitzen laguntzen duten proiektuak, industria-produktuari eta industria-prozesuari lotutako zerbitzuen enpresetan.

SPRI Sarrera

ONURADUNAK

Industria-produktu-prozesuarekin lotutako industria- eta zerbitzu-enpresak, zein Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresa nagusiak.

Zenbatekoak. SPRI-ren Industrial Zibersegurtasuna Laguntzak 2023

ZENBATEKOAK

Proiektuarekin lotutako aholkularitza-ingeniaritza, hardware eta software gastuak dituen eta diruz laguntzeko modukoa den jarduera bat edo gehiago egiteko, 18.000 euroko dirulaguntza emango da gehienez enpresa onuradun bakoitzeko.

Laguntzaren guztizko zenbatekoa 3.500.000 eurokoa da.

Epeak. SPRI-ren Industrial Zibersegurtasuna Laguntzak 2023

EPEAK

2023eko martxoaren 31an hasiko da, eta 2023eko urriaren 2ko 23:59tan izango da aurkezteko azken epea.

ONARTUTAKO JARDUERAK

Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira enpresa industrialetako eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu-enpresetako Zibersegurtasun Industrialarekin lotutako proiektuak, honako alorretan:

  • Zibererasoetatik babesteko sistemak bateratzea eta txertatzea IT/OT inguruneetan (Information Technology / Operational Technology). Arkitektura seguruak diseinatu eta gauzatzea, eta, hala dagokionean, sare industrialen segmentazioa burutzea.

  • Ekoizpen-plantako ekipo industrialetara sartzeko urruneko OT sarbideen segurtasuna areagotzea. Sarbide horiek beharrezkoak dira ekipoaren mantentze-lanetarako, kontrolerako eta haiekin lan egiteko, gero eta ohikoagoa baita zeregin horiek urrunetik egitea.

  • Informazio/datu industrialen segurtasuna areagotzea. Erakundekoak ez diren pertsonek auditoretzak eta erasoen simulazioak egitea, eta erakundeko datuetara sarbide maila ezberdinak dituzten barneko profilen gaineko auditoretzak egitea.

  • Gailu elektronikoen zibersegurtasuna ebaluatzea eta ziurtatzea.

  • Enpresa industrialeko langileak zibersegurtasunaren arloan kontzientziatzeko eta/edo prestatzeko egitasmoak.

  • Industriak une honetan zibersegurtasun industrialaren arloan duen egoeraren gaineko diagnostikoa egitea eta Zibersegurtasuna hobetzeko ekintza-plana prestatzea. Arrisku industrialaren eta zaurgarritasun industrialaren analisia. Sistema industrial kritiko bateko elementuen inbentarioa. Industrian bidegabe sartzearen gaineko test bat egitea. Web-aplikazioen zaurgarritasunen analisia. Kablerik gabeko komunikazio industrialen auditoretzak.

  • CPDak errepikatzea, Disaster Recovery Planekin edo kontingentzia-planekin lotutako zibersegurtasun-politikak hartzeko, bai eta edozein enpresatan negozioaren jarraitutasuna bermatzeko erabilgarritasun handiko egoeretarako ere.

  • Zibersegurtasun industrialeko zenbait estandar (adibidez, IEC 62443, TISAX edo baliokideak) edo zibersegurtasuna kudeatzeko beste estandar batzuk (adibidez, ISO 27001, CAB edo baliokideak) lortzeari eta betetzeari buruzko praktika onak eta ziurtapen-prozesuak onartzea, baita indarrean dauden eta nahitaez bete behar diren erregelamendua edo legeak ere. Segurtasunaren Eskema Nazionala (3/2010 Errege Dekretua) eta PIC Araudia (704/2011) betetzeko egokitzea. Zibersegurtasunaren kudeaketa-prozesuaren etengabeko hobekuntza, neurri espezifikoak martxan jarrita edo neurri horiek heldutasun maila altuagoetara eramanda.

  • Informazio estrategikoa edo informazio delikatua babesteko neurriak, hala nola jabetza intelektuala, I+G+b estrategiak, eraikinen edo produktuen diseinuen planoak, DBEOri dagokion informazioa edo negozioaren lehiakortasunarekin edo iraunkortasunarekin zuzenean lotuta dagoen beste edozein informazio (neurrien adibideak: biltegiratzea zifratzea, sarbidea kontrolatzea, kopien hedapena kontrolatzea, ezabatze segurua, etab.).

  • Segurtasun perimetraleko gailuak eta beste gailu industrial batzuk monitorizatzea (Switchak, zundak, Applianceak, firewall industrialak, PLCak, EDRak, etab.)

  • Enpresa industrialen zibersegurtasun maila modu esanguratsuan areagotuko duten eta eraso mota ezberdinen aurrean duten arriskua eta zaurgarritasuna murriztuko duten beste proiektu batzuk.

Oinarri Arutzileak

TELENOR-rek LAGUNTZEN DIZU

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako ezaugarriak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu gure Cookie politikan

Cookie-ak konfiguratu Onartu cookie-ak