SPRI 2025 Enpresa Zibersegurtasunerako Laguntza Programa

SPRI 2025 Enpresa Zibersegurtasunerako Laguntza Programa | Berriak | Telenor Comunicaciones Aurten ere, SPRIk Enpresen Zibersegurtasunerako Laguntza Programa abiarazi du; Telenor Komunikazioaketik laguntza horiei buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu, zuen enpresan zuen proiektuak gauzatzeko aukera hau pasatzen utz ez dezazuen.

PROGRAMAREN HELBURUA

Programaren xedea da enpresen zibersegurtasun-maila modu esanguratsuan handitzen laguntzen duten proiektuak bultzatzea.

Beneficiarios

ONURADUNAK

 

Euskal Αutonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresek eskura ditzakete Programa honetan aurreikusitako laguntzak, baldin eta talde osoa aintzat hartuta aipatutako ezaugarriak badituzte, haien egoera ekonomiko bateratua aintzat hartuta, eta diruz laguntzeko jarduera gisa jarduerak egiteko proiektuak aurkezten badituzte.

Hori guztia, baldin eta:

  1. Euskal Αutonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat badute. Hain zuzen ere, aurkeztutako proiektuak zentro horretan izan beharko du inpaktua eta bertan egin beharko da diruz laguntzekoa den jarduera.

  2. Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergan alta emanda badaude.

Importes

ZENBATEKOAK

 

Dirulaguntza-programa honen xedera bideratutako 2025eko baliabide ekonomikoak 4.500.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak 2025erako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.

Proiektuaren % 50era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez ere 23.000 eurokoa enpresa bakoitzeko, enpresaren zibersegurtasun-maila handitzeko proiektuak sustatzeko.

Plazos

EPEAK

 

2025ko ekainaren 17an hasten da, eta aurkezteko azken eguna 2025ko azaroaren 24ko 23:59ak dira.

 

TELENOR-rek LAGUNTZEN DIZU

JARRI HARREMANETAN GUREKIN

Email
Teléfono
Web

ONARTUTAKO JARDUERAK

Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira honako arlo hauetako enpresetan enpresa-zibersegurtasunarekin lotutako proiektuak:

  1. IT/OT (Information Technology / Operational Technology) eremuetarako zibererasoen aurrean babesteko konbergentzia eta integrazioa. Arkitektura seguruak diseinatu eta gauzatzea, eta, hala dagokionean, enpresa-sareen segmentazioa burutzea.

  2. Ekipoaren mantentze-lan, kontrol eta funtzionamendurako OT eragiketak egiteko urruneko sarbideak sekurizatzea. Zeregin horiek gero eta gehiago egiten dira urrutitik.

  3. Informazio/datuen segurtasuna areagotzea. Antolakundekoak ez diren pertsonek auditoretzak eta erasoen simulazioak egitea, eta konpainiako datuetara sarbide maila ezberdinak dituzten barneko profilen gaineko auditoretzak egitea.

  4. Gailu elektronikoen zibersegurtasuna ebaluatzea eta ziurtatzea.

  5. Enpresako langileak zibersegurtasunaren arloan kontzientziatzeko eta/edo prestatzeko ekimenak.

  6. Industriaren egungo egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, eta Zibersegurtasuna hobetzeko ekintza-plana lantzea. Arriskuen eta zaurgarritasunaren analisia. Sistema kritiko bateko elementuen inbentarioa. Bidegabe sartzearen gaineko test bat egitea. Web-aplikazioen zaurgarritasunen analisia. Kablerik gabeko komunikazioen auditoretzak.

  7. CPDak errepikatzea, Disaster Recovery Planekin edo kontingentzia-planekin lotutako zibersegurtasun-politikak egiteko, bai eta edozein enpresatan negozioaren jarraitutasuna bermatzeko erabilgarritasun handiko egoeretarako ere.

  8. Zibersegurtasuneko zenbait estandar (adibidez: IEC 62443, TISAX, UNECE/R155 edo baliokideak) edo zibersegurtasuna kudeatzeko beste estandar batzuk (adibidez: ISO 27001, CAB edo baliokideak) lortzeari eta betetzeari buruzko praktika onak eta ziurtapen-prozesuak onartzea, baita indarrean dauden eta nahitaez bete behar diren erregelamendua edo legeak ere. Segurtasunaren Eskema Nazionala (3/2010 Errege Dekretua), PIC Araudia (704/2011), NIS2, DORA, CRA betetzeko egokitzea. Zibersegurtasunaren kudeaketa-prozesuaren etengabeko hobekuntza, neurri espezifikoak martxan jarrita edo neurri horiek heldutasun-maila altuagoetara eramanda.

  9. Informazio estrategikoa edo informazio delikatua babesteko neurriak, hala nola jabetza intelektuala, I+G+b estrategiak, eraikinen edo produktuen diseinuen planoak, DBEOri dagokion informazioa edo negozioaren lehiakortasunarekin edo iraunkortasunarekin zuzenean lotuta dagoen beste edozein informazio (neurrien adibideak: biltegiratzea zifratzea, sarbidea kontrolatzea, kopien hedapena kontrolatzea, ezabatze segurua, etab.).

  10. Segurtasun perimetraleko gailuak eta beste gailu batzuk monitorizatzea (Switchak, zundak, Applianceak, firewallak, PLCak, EDRak, etab.).

  11. Enpresen zibersegurtasun-maila modu esanguratsuan areagotuko duten eta eraso mota ezberdinen aurrean duten arriskua eta zaurgarritasuna murriztuko duten beste proiektu batzuk.

Ez dira diruz lagunduko artikulu honetan deskribatzen diren eta entitate onuradunaren beraren katalogoaren barruan dauden produktuak/zerbitzuak.

Inola ere ez da diruz lagunduko Europar Batasuneko kide diren beste herrialde batzuetara edo hirugarren herrialdeetara esportatzea; eta, ondorioz, Programa honen testuinguruan diruz lagundutako dirulaguntzek ezingo dute zuzenean lotuta egon esportatutako kantitateekin, banaketa-sare bat martxan jarri eta ustiatzearekin, edo esportazio-jarduerarekin lotutako beste ohiko gastu batzuekin.

Programa honen barruan emandako dirulaguntzek ezingo dute baldintzatu inportatutako produktuen ordez bertako produktuak erabiltzea.

Oinarri Arutzileak

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako ezaugarriak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu gure Cookie politikan

Cookie-ak konfiguratu Onartu cookie-ak